Borrar

Mugako Kids ekimenak musika elektroniko garaikidea helaraziko die gazteenei eta familiei Artium museoan

sergio eguía

Jueves, 13 de octubre 2016, 00:21

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Mugako Musika Elkarteak eta Vital Fundazioak Mugako Kids ekimenaren bigarren edizioa egingo dute datorren igandean, urriaren 16an. Musika elektroniko garaikidea ikus-entzule gazteenei eta familiei hurbiltzea du helburu ekimenak, eta Artium zentro museoan izango da, 11:30etik 13:30era, antolatzaileek jakinarazi dutenez.

Mugako Festival jaialdiko beste ekitaldi bat da Mugako Kids. Jaialdia musika elektroniko garaikideari bideratutako ekitaldia da eta bertoko zein nazioarteko artisten emanaldiak, bideo arte proiekzioak, instalazioak, jarduera didaktikoak, workshop saioak eta hitzaldiak ditu barne hartzen ditu Gasteizko erdiguneko hiru gune berezitan (Artium, Hor Dago eta Kubik Aretoa). Aurten, Mugako ekimenak bere bigarren edizioa egingo du urriaren 21ean eta 22an.

Girotzen joateko, aurreko igandean, urriaren 16an, familiei zuzendutako jarduera didaktikoak izango dira. Aurten, Mugako Kids "Dantza egin margotzen duzun bitartean DJ Yngrydekin" erritmora mugituko da, esperientzia interaktibo bat proposatuko baita, musikak pertsonen aldartean duen eragin nabarmenaz ohartzeko. Horretarako, "bidaia artistikoa" egitera gonbidatuko dute antolatzaileek, familian gozatzekoa, DJ Yngryden eskutik eta, gainera, amaieran ezuste handia izango da.

Goizean zehar hainbat tailer egingo dira, hala nola "Egin dantza margotzen duzun bitartean", "Pendulua zara", "Distira du", "Be free on the floor" eta "Unroll the magic paper". Sarrera txartelak Hor Dago aretoan, Artiumen eta Musikazen erosi daitezke, 2 eurotan.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios