Borrar

Astearte Musikalen XXVII. ediziorako abonuak salgai jarriko ditu Vital Fundazioak

Hamazazpi kontzertuetarako paseek 70 euroko prezioa izango dute

i.agote

Jueves, 13 de octubre 2016, 00:21

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Datorren azaroaren 8an hasiko da Astearte Musikalen XXVII. edizioa. Vital Fundazioak antolatzen duen ganbera musika ziklo honek 17 kantaldi emango ditu denboraldi honetan azaroa eta martxoa bitartean. Inaugurazioa Orquesta Ibérica Ensemble taldearen eskutik izango da, eta bertan izateko abonuak urriaren 18an jarriko dira salgai.

Astearte Musikalek Vital Fundazioak antolatzen dituen kultura jardueretatik arrakastatsuenetakoak izatearen ohorea dute. Ohikoa denez, egitarau zabala eskaintzen da, izan ere, interprete gazteak nahiz talde finkatuak eta nazioarte ospea dutenak aurki daitezke bertan. Urtez urte, ziklo horrek ikus-entzuleen onespena lortzen du, abonuak agortu eta Vital Fundazioa Aretoa betetzen baitu (Dendarabako 1. Solairua) astero, maila oso altuko musika esperientzien bidez gozatzeko. Oraingo honetan, urriaren 18tik aurrera, asteartea, jarriko dira salgai abonuak, erakundearen egoitzan besterik ez (Kordoi Etxea, Aiztogile, 24), 8:30etik 14:00etara eta 16:30etik 19:00etara ostiral arratsalde itxita- kupoa agortu arte. Abonuaren prezioa 70 eurokoa da eta banku-txartelez ordaindu behar da.

Sarrera solteak erosi nahi dituztenek kontzertu egunean egin dezakete, kontzertua hasi baino ordu bat lehenagotik aurrera, Vital Fundazioa Aretoko txarteldegian, 8 euroko prezioan.

2016-2017 denboraldirako 17 emanaldi programatu dira. Bakarlariak, bikoteak, hirukoteak, laukoteak, boskoteak, eta talde zabalagoak ere izango dira eta interpretatuko dituzten egitarauak Errenazimendutik hasi eta aro garaikidera artekoak izango dira, barrokotik, klasizismotik eta erromantizismotik igarota. Ohikoa denez, Arabako hiriburuko Jesús Guridi Musika Eskolako ikasleek ere hartuko dute parte Astearte Musikaletan.

Astearte Musikalen hogeita zazpigarren edizioa azaroaren 8an hasiko da Vital Fundazioaren Aretoan Orquesta Ibérica Ensemble taldearen emanaldiarekin. Agertokira Falla eta Lorca: berrelkarketa Alhambrarekin errezitaldia eramango duten bederatzi musikarik eta rapsoda batek osatzen dute talde hori.

Datozen bost hilabeteetan hainbat musikarirekin gozatzeko aukera izango da, esaterako, piano jotzaileen artean, David Huh, 2015ean Santanderreko Paloma OShea Nazioarteko Piano Lehiaketaren bigarren saria jaso duen musikari korearra, eta Vesko Stambolov, Bulgariako bakarlari estimatuenetakoa, eta Mozart, Mendelssohn, Ravel eta Mussorgskyren lanez osatutako kontzertua emango duena, besteak beste. Azaroan, gainera, Trío Lorca taldea izango dugu, Madrileko Reina Sofía Goi Mailako Musika eskolan sortua, eta Cuarteto Almus, hogeita bost urte luzeko jardun etengabea izan duen taldea. Abenduan Carmen Ayastuy mezzosopranoak eta Ricardo Requejo piano jotzaileak osatzen duten bikotea iritsiko da, besteak beste, eta Música Antiqua Viva taldea, Gabonetako kontzertuaren protagonistak.

Egitarauaren aniztasun zabala urtarrilean egiaztatuko da, hainbat talderen eskutik, hala nola, Ensemble La Cuerda de Oro, Iruñean bizi den boskotea. Talde horretako kide batzuk dagoeneko izan dira ziklo honetako aurreko edizioren batean. Trío Metamorphosi ere etorriko zaigu, Mauro Loguerchio biolin joleak eta anaiak diren Francesco Pepicellik, biolontxelo jotzaileak, eta Angelo Pepicellik, piano jotzaileak, osatua.

Otsailean beste errezitaldi sortaz gozatzeko aukera izango da, Cuarteto del Pino, Dúo Delibes, eta 2014ko Astearte Musikaletan parte hartu zen Quatour Europa taldeen eskutik.

Zikloa martxoaren amaieran itxiko da, hari-taldearen, Kamerata Stadivarius hari-taldearen emanaldiarekin, Razvan Stoica biolin jotzailea eta Andreea Stoica piano jotzailearekin batera. Paganini, Piazzolla, Pugnani, Vivaldi, Fauré eta Enescuren lanez osatutako errezitaldia emango dute.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios