El Correo

Udal egoitzetako medikuek egoiliarren historia klinikoak eskuratu ahalko dituzte

  • San Prudentzio, Arkupeak, Aurora eta Los Molinos egoitzetako profesionalak eta erabiltzaileak baliatuko dira hitzarmenaz

Tokiko Gobernu Batzarrak Udalaren eta Osakidetzaren artean lankidetza-hitzarmen bat sinatzea onetsi du, udal egoitzetako medikuek egoiliarren historia klinikoak eskuratzerik izan dezaten.

“Gure egoitzetako medikuek egoitza horietan bizi diren adinekoen historia klinikoak eskuratu ahalko dituzte, eta errezeta elektronikoa ere kudeatu ahalko dute, beraz, beharrezkoa denean osasun-arreta hobea ematerik izango dugu”, azaldu du Gizarte Politiken zinegotzi Peio López de Munainek. “Ahalik eta laguntza mediko onena ematea da helburua”.

San Prudentzio, Arkupeak, Aurora eta Los Molinos egoitzetako profesionalak eta erabiltzaileak baliatuko dira hitzarmenaz. Erabiltzaileek aldez aurretik eman beharko dute baimena, idatziz.

Hitzarmenak ez dio inolako gasturik sortuko Gasteizko Udalari.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate