El Correo

Gasteizek 'Elkarrekin bizitzen ikasi' programa berriari ekingo dio larunbatean, proposamen interaktiboak barne

Larunbatean, urriak 15, jarriko da abian “Elkarrekin bizitzen ikasi” programa,Udalaren Bizikidetza Zerbitzuak sustatutakoa: “programak elkarren arteko trukea, komunikazioa eta ezagutzarako espazioak sortu nahi ditu, gaurko denboraz gaindikoa izango den bizikidetza-eredua eraikitzeko erronkari erantzunez. Azken batean, informatu eta sentsibilizatzea da helburua, herritarrek hausnartu eta parte hartu dezaten, eta begirunetsuak eta konprometituak izan daitezen”, nabarmendu du Bizikidetza eta Aniztasuneko zinegotzi Nerea Melgosak.

Lehen fasean, neguko programazioan, sorkuntza, topaketak, prestakuntza lantegiak, ibilaldiak, erakusketak eta umorea (geure buruaz barre egiten ikasteko) baliatuko dira jendearengana iristeko.

“Herritar ororentzat pentsatutako jarduerak dira, baina Udalak ere “etxeko lanak” egin beharko ditu. Izan ere, udal teknikariei, sektore profesional zehatzei eta politikariei zuzendutako jarduerak ere aurreikusi dira. Aniztasuna herritarren baliotzat jo behar da, eta Gasteiz hiriaren funtsezko ezaugarria izan da historian zehar”, azpimarratu du Nerea Melgosak.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate