Borrar

Berriz ere naturara bueltatu dira botulismoak jotako eta Martiodan suspertutako lau hegaztiak

Arabako Foru Aldundiak asteon zertzeta bat eta hiru ahate askatu ditu Guardiako urmaeletan, zeinak Martiodako Basa Faunaren Suspertegian osatu baitira gaixotasunetik

PPLL

Martes, 11 de octubre 2016, 01:09

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Arabako Foru Aldundiko Martiodako Basa Faunaren Suspertegiko teknikariek asteon askatu dituzte botulismoak jotako eta instalazio horietan suspertutako lau hegaztiak. Hain zuzen ere, zertzeta bat, bi basahate eta ipar ahate bat naturan daude berriz ere, Guardiako urmaeletan, Martiodan botulismotik suspertzeko hilabete eta erdiz tratamendua jaso ondoren.

Hegaztiek jasotzen duten tratamenduari dagokionez bakoitza bere gelan egoten da elkarri ez kutsatzeko, esan behar da egunero hidratatzen direla eta kloaka estimulazioa ematen zaiela eginkarien bidez desagerrarazteko toxina; horrez gain, antibioterapia ere aplikatzen zaie bigarren mailako infekziorik izan ez dezaten beren sistema inmunearen beheraldiaren ondorioz; halaber vitamina konplexuak ematen zaizkie. Horrez gain, botulismoak jotako hegaztiek kanpoko bero iturria behar izaten dute, eta animalia suspertu samar dagoenean baino ezin da hasi hari jaten ematen, betiere zunda bidez hasieran.

Halaber, higiene eta osasun neurri berariazkoak ezartzen dira Martiodan, non bi lan talde eratzen diren haietakoren bat botulismoak jotako animaliekin esklusiboki jardun dadin, Martiodan dauden gainerako faunarekin egon gabe. Hain zuzen ere, berrogeialdiko gela bat atontzen da botulismoak jotako animalientzat; baita osasun gela bat bertako lanabesekin eta berrogeialdiaren ondorengo veste gela bat ere.

Balantzea

Guztira, 54 hegazti hil dira botulismoagatik uda honetan, joan den abuztuaren 21eko agerralditik, hau da, joan den irailean kontrolatu zen agerralditik. Arabako Foru Aldundiak nabarmendu egin du uda honetan lehenengoz ezarri den alerta goiztiarreko sistema berriaren garrantzia; izan ere, galarazi egin du 2014ko udaren bukaera aldeko kopuruetara heltzea, orduan 739 hegazti hil baitziren adierazi du Josean Galera Ingurumen Saileko foru diputatuak. Izan ere, alerta sistema berria dela medio, hezeguneetako jagoletza ekainean hasi zen jada, Araban gaixotasuna agertu baino bi hilabete lehenago. Uda honetan agerraldi berria izateko posibilitateaz jabeturik, eta Natura 2000 Sarearen kudeaketa dokumentuan Salburuko urmaeletarako ezarritako neurria jasoz, alerta sistema hau aktibatu genuen eragindako hegaztiak berehala erretiratzeko eta, ahal zenaren neurrian, gaixotasunaren hedapena galarazteko, azpimarratu du Galerak.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios