El Correo

Bizilagunak Laudio 2016. Zurrumurru xenofoborik gabeko kulturen arteko elkarbizitzaren alde

  • Nahi izatekotan, CEAR Euskadik aurrera eramaten duen ekintza honen antolaketan parte hartu dezakezu boluntario moduan

Azaroak 13an, etorkin, errefuxiatu eta bertoko familiak bazkaltzeko elkartuko dira Araban. Gauza bera gertatuko da Euskal Herriko, Europako eta munduko herri eta hirietako beste hainbat etxeetan.

Bazkari bakoitzean, bi familiaz gain, dinamizatzaile batek parte hartuko du, antolaketan laguntzeko. Familia kontzeptua, moduz zabalean ulertuta, noski: ama bakarrak; emakumez, gizonez edo emakume eta gizonez osatutako bikoteak, seme-alabekin edo gabe; pisukideak; bakarrik bizi diren pertsonak, amamak beraien ilobekin; lagun taldeak…

Nahi izatekotan, CEAR Euskadik aurrera eramaten duen ekintza honen antolaketan parte hartu dezakezu boluntario moduan.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate