El Correo

ASASAMek Buru Osasunaren Munduko Eguna ospatuko du

  • Aurtengo festa urriaren 10ean izango da, “Zu bezalakoa naiz, nahiz eta zuk ez jakin“ lelopean

Beste behin, ASASAM elkarteak aktiboki parte hartuko du Buru Osasunaren Munduko Eguneko ospakizunean. Aurtengo festa urriaren 10ean izango da, “Zu bezalakoa naiz, nahiz eta zuk ez jakin“ lelopean. Egitarau zabala prestatu dute gaixotasun mentalei lotutako arazoek guztioi eragiten digutela ohartarazteko, berau pairatzen duten herritarrak onar- tzeko dauden oztopoak hausteko elkarlanari heldu behar zaiola jakinarazte aldera, lan eskubidea gauzatu ahal izateko eta komuni- tatean parte hartzeko aukera izan dezaten.

• Urriak 19, asteazkena

18:30 Kultur Etxean diru-laguntza eta gizarte zerbitzuei buruzko HITZALDIA, Gotxon Villano Murgaren eskutik, Arabako Ospital Psikiatrikoko gizarte langilea dena.

• Urriak 26, asteazkena

18:30 HITZALDIA: “Buru gaixotasuna duten pertsonen babeserako neurriak: testamentuak, tutoretzak, pentsio planak…” Kultur Etxean, FEDEAFESeko zuzenbide zerbitzuko abokatua den Pedro Pardoren eskutik.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate