El Correo

35.000 euro gatza erosi eta errepideetan izotzaren aurka borrokatzeko

  • Kontratu hau luzatzearen gastua, gutxi gorabehera, 191.265 euro da 2016/2017 neguko bidezaintza kanpainarako

Arabako Foru Aldundiak 35.000 euro bideratu ditu gaur gatza erostera, neguko bidezaintza denboraldian (datorren azaroaren 15ean hasiko da) errepideetan izotza egin ez dadin eta izotza desegitearren erabiltzeko helburuaz.

Era berean, Diputatuen Kontseiluak gatzunez hornitzeko kontratua luzatzea erabaki du. Kontratu hau luzatzearen gastua, gutxi gorabehera, 191.265 euro da 2016/2017 neguko bidezaintza kanpainarako, nahiz eta gastua, azkenean, neguaren gordintasunaren araberakoa izango den. Negua leuna bada, gatza erosteko gastua zenbaki horren azpitik geratuko da, baina, negua zeharo latza izanez gero, aurreikusitako partida handitu egingo da gatz gehiago erosi ahal izateko.

Lehenengo erosketa 35.000 eurokoa izango da; horrela, Foru Aldundiaren biltegi eta zuloetan gutxi gorabehera 2.800 tona gatzun gordeta izanda emango zaio hasiera neguko bidezaintza kanpainari.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate