El Correo

Amurrioko Udalak gazteek aisialdiko lokalak egoki erabiltzeko informazio-kanpaina bat hasi du

  • Lan hori egiteko, Udalak laguntza teknikoa kontratatu du 3.194,40 euroren truke

Amurrioko Udalaren Gazteria Sailak gazteen aisialdi-lokalen erabilera egokiari buruzko informazio-kanpaina bat abiatuko du, lokalok zein egoeratan dauden jakiteko eta lokalak erabiltzen dituzten gazteei hobetzeko zer neurri hartu aholkatzeko. Urte hauetan, gazte-lokalen fenomenoak nabarmen egin du gora Amurrion. Hala, gazteak beste lagun batzuekin harremanetan egoteko eta interesak, nahiak edota euren kontuak partekatzeko topagune bihurtu dira lokalak.

Amurrioko Udalak, 2014an, gazteen aisialdirako lokalen erabilerari buruzko Ordenantza onartu zuen, bi helbururekin: alde batetik, gazteek jakin dezaten zer betebehar eta ardura dituzten lokalak erabiltzean, eta, bestetik, gazteen lokalek gutxieneko bizigarritasun-, higiene-, erosotasun- eta segurtasun-baldintzak betetzen dituztela bermatzeko.

“Nahitaezkoa da lokalak nola dauden aztertzea; izan ere, lokalak gaizki erabiltzeak alferrikako arriskua ekar dezake. Alde horretatik, Udalak erroldan sartuta dauden hogeita hamar lokaletik gora ikuskatzen ditu, segurtasunari, higieneari, ingurumenari eta auzo-inguruari dagozkion arauak betetzen dituzten jakiteko”, azaldu du Miren Saratxagak, Gazteria Saileko zinegotziak.

Lan hori egiteko, Udalak laguntza teknikoa kontratatu du 3.194,40 euroren truke.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate