El Correo

FEM TOUR TRUCK Nazioarteko Bideo Jaialdi feminista aurkeztu dute Gasteizen

  • Tailerrak, performance-ak eta mahai inguruek osatzen dute egitaraua. Kultura sustatu eta bertako artistekin elkarlana sustatzea ditu helburu

FEM TOUR TRUCK Jaialdia Gasteiza iritsiko da ostiral honetan. Hilaren 15ean, Guerrilla Food System taldeak Bilbon aurkeztu zuen eta ordutik, Valentzia, Madril eta Portugalera iritsi da. Ostiralean, aldiz, Gasteizen izango da. Ondoren, mundutik zabalduko da egitasmoa. Ale Buenok, jaialdiko antolatzaileak azaldu duenez, “Nazioarteko Jaialdiak munudu osotik aurkeztu dituzten bideo ezberdinak aukeratu ditu. Bideoak baina baita performance adierazpenak, laburmetraiak edota bideo arte lanak, denak generoa dutela hizpide”. Guztira 300 lan jaso dituzte eta “horietatik guztietatik, 50 izan dira aukeratuak kalitate irizpideetan oinarrituta”. Epaimahaia, Medialab Cuenca-ko Blasco Moscosok, Pedro Soler artista eta bitartekari kulturalak, Lydia Navas eta Alejandra Buenok ULEAM-eko irakasleek osatu dute.

“Mugikortasuna oinarri duen jaialdia izango da eta, gainera, hirietako plazarik garrantzitsuenetan burutuko dugu”, azaldu du Buenok. “Sormen feminista erdigunean jarri nahi izan dugu”, esan du. Antolatzaileek argi dute kalea behar dela izan egitasmoaren erdigune “kalera irten eta plazak mahainguru, hitzaldi, performance eta kulturaz bete nahi ditugu. Horregatik, bisitatzen ditugun hirietako artistekin elkarlanean gaude”. Horregatik, Gasteizen General Loma Plazan burutuko da.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate