El Correo

87 proiekturi emango zaizkie ekintzailetzako foru laguntzen 950.000 euroak

  • Onartutako proiektuak % 17,5 gehiago dira, 2015ean 74 proiektu onartu baitziren

Diputatuen Kontseiluak gaur ebatzi du ekintzaile izan eta lurraldean enpresa berriak sortzeko 2016ko laguntza deialdia. Azkenean 87 proiekturentzat izango dira Emprender en Álava 2016 laguntza biderako gordeta zeuden 950.000 euroak.

Onartutako proiektuak % 17,5 gehiago dira, 2015ean 74 proiektu onartu baitziren. Halaber, proiektu bakoitza batez beste 9.459 euroz diruz lagundu zen 2015ean, eta 2016an, berriz, 10.920 euroz, horrek esan nahi du % 15 igo dela dirulaguntza. Programak dirulaguntzaren gehienezko mugak handitu ditu 2016an, lehen 20.000 euroko muga baitzeukan eta orain 30.000 eurokoa proiektuko eta urteko. Muga hori 40.000 euroan jarriko da, baldin eta proiektuak gehienez lor daitezkeen 100 puntutik 80 edo gehiago lortzen baditu.

Laguntzak ia enpresa eta sektore mota guztientzat izango dira. Esaterako hauek nabarmendu behar dira: gaixotasunak tratatu eta diagnostikatzeko produktu berritzaileak garatzeko proiektuak, ingeniaritza biomedikoko proiektuak, nanosateliteak fabrikatzea, adiziozko fabrikazioaren teknologiak edo 3D teknologiak, zibersegurtasuneko eta software garapeneko proiektuak, metalurgiako berrikuntza proiektuak, patatak prozesatzeko edo jardinera adimendunak garatzeko berrikuntza proiektuak eta baso lanak egitea prozesadorearekin.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate