El Correo

Gaueko lanak Abetxukun

  • Tranbia ez dabilen orduetan, 23.00etatik 6.00etara, egingo dira lanak

Gasteizko Udalak jakinarazten du atzo, Abetxuku auzoko Presa kalean hasitako lanak hilaren 10etik aurrera eta 5 edo 6 egunez berriro egingo direla. Tranbia ez dabilen orduetan, izango da, hots, 23.00etatik 6.00etara.

Gamarratik Abetxukurainoko zatian Zadorra ibaiaren uholdeetatik babesteko proiektuaren barruko lanak dira; zehazki, ibilguaren eskuineko ertzean babes bat eraikiko da, urek gainezka egiteko arriskua murrizteko. Urriaren 5ean, makinek tranbiaren plataformara sartu behar dute hormigoia bota ahal izateko, eta ETS enpresak lan horiek egunez egitea baimentzen ez duenez gauez egin beharko dira. Urriaren 10etik aurrera, berriz, corten xaflazko murru bat jarriko da, tranbiaren plataforma Zadorraren ibilguaren gainetik igarotzen den zatian. Orain dagoen baranda kendu eta haren ordez xafla jartzeaz gain, tranbiaren plataformatik soldadura lanak egin beharko dira, eta tranbia 7 minutuan behin igarotzen denez ezinezkoa da hura martxan dagoela egitea. Horrenbestez, lan horiek ere gauez egin beharra dago. Bi kasuetan ahalik eta zarata txikiena ateratzen saiatuko dira.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate