El Correo

'Asteazkenetan, networking' programazioa Erdi Aroko hiriguneko Enpresa Zentrora itzuliko da, komunikazio trebetasunei buruzko saio batekin

Gaur ekingo dio berriro Gasteizko Udalak “Asteazkenetan, networking” programazioari, harreman profesionalen sarea handitu eta, aldi berean, ezagutza eta esperientziak partekatu nahi dituzten emakume enpresaburu eta ekintzaileei zuzendurik. Laugarren urtez egingo da jarduera hori, zeinaren bidez parte-hartzaileek emakume eta ekintzaileen ikuspuntu bikoitzetik hausnartu baitezakete beren errealitateari buruz.

2016-2017 ikasturteko hasiera ekitaldia bihar izango da, Erdi Aroko Hiriguneko Enpresa Zentroan, 19:00etatik 22:00etara, eta komunikazio trebetasunak eta jendaurrean hitz egiteko modua landuko dira. Prozesu horretan zerikusia duten elementuak eta lanean komunikazioa hobetzen lagunduko diguten tresnak aztertuko dira.

“Enpresa-jarduera askotan komunikazio on batean oinarritzen da, hala bezeroen sarearekin nola plantillarekin. Horrexegatik aukeratu dugu gai hori “Asteazkenetan, networking” programako lehen saiorako, abiapuntu egokia baita emakume enpresaburu eta ekintzaileak konektatzen jarraitzeko urtero arrakastatsua gertatzen den ekimen honetan”, adierazi du Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosak.

“Asteazkenetan, networking” jarduerak egin dituen hiru urteetan 39 enpresa berri aurkeztu dira, 24 topaketatan, eta emakume talde handi batek bere esperientziak zein gai eta interes komunei buruzko ezagutzak partekatu ahal izan ditu. Topaketa horiek harreman profesionalak, komertzialak eta pertsonalak lotzeko balio izan dute, bai eta parte-hartzaileen arteko akordioak lotzeko ere. Azken ikasturtean bederatzi bilera egin ziren. Horietako bakoitzean batez beste 21 emakumek hartu zuten parte, eta azken balantzean 187 asistentzia zenbatu ziren. Guztira 106 emakumek hartu zuten parte.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate