El Correo

2016ko Gazte Klik-klak lehiaketan lanak jasotzeko epea urriaren 13an bukatuko da

  • Lanak argazki sortetan, bideo formatuan eta gif animatuetan aurkez daitezke.

Gasteizko Udalaren Gazteria Atalak antolatuta, hau izango da gure zortzigarren edizioa. Aurten zure konplizitatea nahi dugu hiria beste ikuspegi batetik ikusteko. Turista zure hirian bertan izatea proposatzen dizugu. Marketing turistikoa eraikitzeko topikoarekin lotuta hiri guztietan lekuak daude. Hala ere, hiri bakoitzak ditu bere barnean hainbat hiri, zeinek pilatzen,gurutzatzen eta talka egiten direnak. Gaur eguneko metropolietan hurbiltzeko hainbat ikuspegiak eta hurbiltzeko moduak daude. 2016 ko Gazte Klik Klak lehiaketarekin Gasteizen zehar ikuspegi horiek – zure begirada gaztearen bitartez -jaso nahi ditugu. Horrela, proposatu dizugu egun batzuen zehar turista izan zure hirian zure esperientzia, argazki eta bideoa medio, erregistratzen.

Irabazleek eta hautatuek -100 pertsona baino gehiago 2009tik eta 2015era bitarteko edizioetan-, lanak ikusgai izango dituzte Montehemoso Kulturunean erakustaldi batean. Katalogo bat egingo da ikusgai egongo diren lanekin.

Montehermoso Kulturunean argazki sorten artean lau parte hartzailek aipamen berezi bat jasoko dute. Horrek 300,00 euroko bono trukagarria ekarriko die (argazki, bideo edo kultura materiala lortzeko) eta parte hartzea taldeko erakustaldi batean. Erakustaldi horren gaia librea izango da, parte hartzaileen sormena bultzatzeko.

Lanak eman daitezke, lehiaketaren oinarrietan agertzen diren formatuaren adibideen arabera, bai gazteklikklak@gmail.com posta elektronikoan, bai CD batean Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoan, Plaza Berriaren arkupeetan.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate