Borrar

Aldundiak natura zientzien eta XXI. mendeko museoen inguruko nazioarteko jardunaldiak antolatu ditu

Gai honetako aditu handienetako batzuek mintzaldiak emango dituzte eta mahai teknikoetan parte hartuko dute urriaren 3an, astelehena, eta 4an, asteartea, Villasuso jauregian

i.Agote

Martes, 4 de octubre 2016, 00:04

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Arabako Foru Aldundiak, munduan natura zientzien alorrean diren aditu handienetako batzuk bilduko ditu astelehenean eta asteartean. Natura Zientziak eta XXI. mendeko museoak izeneko jardunaldien barruan izango da. Jardunaldiok Villasuso jauregian egingo dira eta, besteak beste, Hego Afrikatik, Ingalaterratik eta Frantziatik etorritako adituen ardurapeko mintzaldiak eta mahai teknikoak izango ditu.

Euskara, Kultura eta Kirol Sailak komunikazio eta gogoetarako esparru bat eratu nahi izan du, lehenengo eta behin, kultura edo ingurumen ondarearen kudeaketarekin edo zientzia ikerkuntzarekin zuzenean nahiz zeharka loturik dauden Euskadiko herri administrazioko arduradunentzat, azaldu du Igone Martínez de Luna foru diputatuak. Era berean, jardunaldi horietan parte hartzera gonbidatu ditugu natura zientzien alorrean diharduten gizarte eragile publiko nahiz pribatu guztiak, dela biologia eta geologia alorreko ikerkuntzatik eratorritako bilduma zientifikoen sortzaile moduan, dela horien artatzaile moduan edo natura ingurunearen gaineko jakintzarekin loturik dagoen edozein esparruren kudeatzaile moduan, bai geure autonomia erkidegoaren barruan, bai hemendik kanpoan ere.

Jardunaldiak Fenton P. D. Cotterill doktoreak, Hego Afrikako Stellenbosch-eko Unibertsitateko lur zientzien departamendukoak, emango duen hitzaldiarekin hasiko dira. Hitzaldi horren gaia Tentelic Thesis delakoa izango da, natura historiako bildumak jakintza geobiologikoaren oinarri bezala. Hitzaldi horren ondoren, Londresko Natura Historiaren Museoko Brad Irwin doktorearena etorriko da, zeina Darwin Centre Cocoon delakoaz mintzatuko baita, berak lan egiten duen natura museoaren muinaz. Biek, ondoren, mahai tekniko batean parte hartuko dute honako hauekin batera: Esteban Manrique, CSICeko ikerkuntza irakaslea eta Natura Zientzien Museo Nazionalaren zuzendari ohia; Marta Infante, Herbario Vit-en artatzailea, eta Jesús Alonso, Arabako Natura Zientzien Museoko teknikari arduraduna. Mahi horretan, natura zientzien museoen eta lurraldearen arteko harremanei helduko diete.

Asteartean, hilaren 4an, Toulouseko Natura Historiaren Museoaren zuzendaria den Francis Duranthon doktoreak emango du hitzaldia, zentro horrek XXI. mendean zehar izan duen bilakaeraren gainean mintzatuz. Berak irekiko du natura historiaren eta kultura ondarearen gaineko mahai teknikoa. Horretan ondoko hauek ere parte hartuko dute: Lina Ubero, Bartzelonako Natura Zientzien Museoko programa publikoen burua; Carlos Curto, Bartzelonako Geologia Museoaren artatzaile ohia; Patxi Heras, Herbario VITen artatzailea, eta Jesús Alonso, Arabako Natura Zientzien Museoko teknikari arduraduna.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios