El Correo

Gobernuak Iradier Arena laga du, III. Araba Encounter egiteko

Carlos Zapatero zinegotziak gidatzen duen Udal Administrazioaren Sailak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak Euskaltel Fundazioarekiko hitzarmena onetsi du, Araba Encounter ekitaldiaren hirugarren edizioa antolatzeko.

Udalaren helburuetako bat da herritarren artean berrikuntza teknologikoa eta ekiteko espiritua lantzen, garatzen eta zabaltzen laguntzen duten jarduerak babestu, promozionatu eta gizarte, kultura eta kirol ekintzaren eremutik laguntzea, jarduera horiek aldi berean hiriari eragin berezia eta dinamizazioa badakarkiote.

Hori dela eta, Udalak doan lagako du Iradier Arena ekitaldi garrantzitsu hori egiteko, eta egun horietako ur eta elektrizitate kontsumoa ere bere gain hartuko du.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate