El Correo

99.000 euro helduentzako klaseak ematen dituzten euskaltegietan

  • Gobernu Batzarrean onetsitako puntuetako bat HABE akademietan helduek euskara ikasteko diru laguntzak dira

99.000 euro inbertituko ditu Udal Gobernuak Arabako hiriburuan euskararen erabilera sustatzeko. Gobernu Batzarrak helburu hori lortzeko neurri bat onetsi du gaur goizean, Urtaranen gobernuaren lehentasun bat baita gure hizkuntza. “Gure konpromisoetako bat da: Gasteiz hiri euskalduna izateko lan egiten dugu”, esan du Euskara Zerbitzuko zinegotzi Iñaki Prusillak.

Gobernu Batzarrean onetsitako puntuetako bat HABE akademietan helduek euskara ikasteko diru laguntzak dira. Udalak hiru hamarkada daramatza zentro hauekin lankidetza sustatuz, Eusko Jaurlaritzak ematen dituen laguntzen osagarri bezala. Honen guztiaren azken helburua gasteiztarrek kurtso hauetan parte hartzeko ahal den gutxien ordaintzea da. Horretarako, eta 2016-2017 ikasturtera begira, Gorka Urtaranen gobernuak 99.000 euro inbertituko ditu laguntza ekonomiko hauetan.

“Vitoria-Gasteizko Udalaren Biziberritzeko Plan Nagusiak (EBPN) helburu nagusia du herritar helduen artean euskararen erabilera eta ikasketa sustatzea. Prozesu horretan, asko dira euskaltegietatik pasa diren gasteiztarrak. Euskara ikasteko helburuarekin, beraz, akademia hauekin kolaborazioa interesgarria da Udalarentzat”, esan du Euskara zinegotzi Iñaki Prusillak.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate