El Correo

800.000 euro autismoa, kalte zerebrala edo esklerosi anizkuna duten pertsonei laguntzen dieten elkarteentzako

  • GOFEk luzatu egin du Asociación Gitana Gao Lacho Drom elkartearekiko hitzarmena, 6 eta 12 urte bitarteko adingabeentzako eguneko zentroa eta esku-hartze familiarreko programa espezializatua garatzekoa

Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak (GOFE), Arabako Foru Aldundiaren menpeko erakunde autonomoak, ia 800.000 euro bideratu ditu autismoa, kalte zerebrala edo esklerosi anizkuna duten pertsonei laguntzen dieten Arabako hiru elkarterekin egindako lankidetza hitzarmen banaren 2016rako luzapenetara, zenbait programa eta prestazio burutzeko.

Kopururik handiena (575.210 euro) Asociación Autismo Araba TEARABA Elkartearekin (lehen Arazoak deiturikoa) autismo arazoak dauzkaten pertsona helduentzako Landaberde Eguneko Zentroa kudeatzeko dagoen hitzarmenaren luzapenerako da.

Baita ere, ATECE elkartearekiko hitzarmena luzatuko da, 158.176 euroko zenbatekoaz, elkartearen jarduera programak eta kalte zerebrala duten pertsonentzako aisialdi eta denbora libreko programak garatzeko Halaber, GOFEk Arabako Esklerosi Anizkunaren Elkarteari (AEMAR) 59.217 euro emango dizkio, elkartearen beraren funtzionamendurako eta jarduerak garatzeko. Hiru hitzarmen hauen luzapenek, guztira, 792.603 euroko zenbatekoa egiten dute.

Beste alde batetik, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak onartu du Asociación Gitana Gao Lacho Drom elkartearekin daukan hitzarmenaren luzapena (131.870 euro), babes gabeko egoera larrian dauden 6 eta 12 urte bitarteko 12 adingabeak zaintzen dituen eguneko zentro bat eta esku-hartze familiarreko programa espezializatua garatzeko.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate