El Correo

Urriak bostean ‘Zabalganako azpiegitura berdea’ proiektua diseinatzeko partehartze prozesua bueltatuko da

  • Helburua auzoko berdegune eta lursail hutsak hobetzea da, azpiegitura berdeen estrategiarekin jarraituz

Hurrengo urriak bostean Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak eta Ingurugiro sailak antolatu duten parte hartze prozesua bueltatuko da Zabalganako auzora. Helburua auzoko berdegune eta lursail hutsak hobetzea da, azpiegitura berdeen estrategiarekin jarraituz. Parte hartze prozesuan Zabalgana Batuz elkartearen laguntza dauka Udalak.

Bizikletaz egingo da bisita gidatua Zabalganeko berdegune eta lursail hutsak ikusteko. Berdeguneen kudeaketan eta bioaniztasunaren sustapenean lan egiten duten udal teknikariek gune bakoitzaren aukerak eta beharrak azalduko dituzte, betiere azpiegitura berdearen ikuspegitik. 17.00etan hasiko dute ekimena, Santa Klara parrokian (Mediterraneoaren hiribidea, 37), 19.00ak arte. Interesa duten guztiek 945 162696 telefonoan eman dezakete izena, edota bmaranon@vitoria-gasteiz.org helbide elektronikoan.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate