El Correo

Auzo Eszenak gizarte etxeetan zazpi ikuskizun berri eskainiko ditu

  • Prezioak herrikoiak izango dira, 3 eta 5 euro artekoak, ikuskizunaren arabera.

Urritik abendura bitartean, zazpi ikuskizun berri eskainiko ditu arte eszenikoen Auzo Eszena programak, hiriko zenbait gizarte etxetan.

Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estíbaliz Cantok aurkeztu du gaur prentsaren aurrean programazioa. Hark gogoratu duenez, programaren helburu nagusia da “arte eszenikoen alorrean proiektuak sortu eta egokitzen ahalegintzen diren Gasteizko talde eta artista ez profesionalei laguntzea, beren proposamenak jendaurrean erakusterik izan dezaten“.

Otsailetik ekainera arte egin zen lehen denboraldia, eta 10 ikuskizun eskaini ziren. 2016ko bigarren denboraldiari urriaren 4an ekingo zaio, egun horretan jarriko baitira sarrerak salgai.

Urriaren 16tik abenduaren 18ra arte, Baidefeis, La Patro Teatro, Antrokia, Tadir Teatro, Asier Kidam, Los del Sótano eta Vantare taldeek aurkeztuko dituzte beren lanak, Aldabe, Arana, Arriaga, Ariznabarra eta Salburuko gizarte etxeetan. Ikuskizun guztiak 19:00etan hasiko dira.

Gizarte etxe eta kirol instalazio guztietan jarriko dira sarrerak salgai, urriaren 4tik aurrera. Prezioak herrikoiak izango dira, 3 eta 5 euro artekoak, ikuskizunaren arabera.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate