El Correo

Aldundiak Martiodan suspertutako bi sai askatuz ospatuko du Hegaztien Mundu Eguna

  • Hitzordua Untzagan izango da, datorren igandean, urriak 2, eta Faunaren Martiodako Suspertegiak egiten duen lana eta Araban espezie babestua den sai arrearen ezaugarriak bertatik bertara ezagutu nahi dituen oro dago gonbidatuta

Arabako Foru Aldundiak sai arre bi askatuz ospatuko du datorren igandean, Untzagan, Hegaztien Mundu Eguna. Araban espezie babestua den sai arrearen bi ale horiek Faunaren Martiodako Suspertegian indarberritu dira.

Martiodako Suspertegiaren lana eta espezie horrek Arabako lurralde historikoan dituen ezaugarriak jakin nahi dituen orori irekita egongo da ekimen hori. Hitzordua datorren igandean, urriak bi, 12:00etan. Arabako Untzagan abiatuko gara eta handik taldean, oinez, Aiarako trokaraino joango gara.

“Erdu, hartu parte ekitaldi horretan, gure lurraldeko hegazti adierazgarrienetako bat hobeto ezagutu ahal izango duzu, bai eta gure basa faunaren suspertegiak zer lan egiten duen ere”, adierazi du Ingurumen Saileko foru diputatu Josean Galerak.

Datorren igandean Untzagara hurbiltzen direnek azken hilotan Martiodan indarberritu diren bi sairen historia jakin ahal izango dute. Bata heldua, iragan maiatzean heldu zen orkatz edo hanka bat hautsita zuela, eta bestea txita, abuztutik izan da suspertegian, antza habiatik hegaz egin eta gero ezin itzuli eta ondorioz jan gabe eta indarge zaindu egin behar izan zen.

Araba da Euskal Autonomia Erkidegoan sai bikote gehien duen lurraldea. Zehazki, 2007an, 545 bikoteren errolda egin zen; uste da 2016an bikote kopurua 850etik gorakoa dela, lurralde osoan banatuta, nagusiki Sobronen, Valderejon, Toloño mendilerroan eta Gorobel mendilerroan.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate