El Correo

Arabako Ogasunak luzatu egingo du jendeari katastro balio berrien inguruko argibideak emateko arreta epea

  • Vitoria-Gasteizko katastro balioen eguneratzeari buruz argibideak emateko eta zalantzak argitzeko hamabost postuak zabalik egongo dira datorren urriaren 21era arte.

Arabako Ogasunak luzatu egingo du jendeari katastro balio berrien inguruko argibideak emateko arreta epea. Horrela, Samaniego kaleko egoitzan egokiturik dauden hamabost informazio postuak zabalik egongo dira datorren urriaren 21era arte.

"Ahalik eta gehien erraztu nahi dugu herritarrentzako informazioa”, azaldu du, gai hau dela eta, José Luis Cimiano Ogasun Saileko foru diputatuak. Berak gogorarazi duenez, “malguak izango gara eta jendeari arreta ematen jarraituko dugu behar den denboraz, izan daitezkeen zalantzak, argitasunak edo errekurtsoak bideratzeko”.

Informazio postuak jarri zirenetik, guztira 1.787 pertsona etorri dira Ogasun Sailaren bulegoetara. Arabako Foru Aldundiak bukatuta dauka jada Arabako hiriburuko higiezinen jabe bakoitzaren katastro balio berriei buruzko informazio pertsonalizatua jasotzen duten 134.000 eskutitzen bidalketa.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate