El Correo

Aldundiak 90.117 euro bideratuko ditu LHko ikastetxeetako ekipamendua hobetzeko

  • Prestakuntza maila horren sustatze politiken baitan sartzen da neurri hori

Foru Aldundiak 90.117 euro bideratuko ditu aurten, Arabako Lurralde Historikoko Lanbide Heziketako ikastetxeetako eta arautu gabeko prestakuntzako beste ikastetxe batzuetako ekipamendua eta prestakuntza tresnak hobetzeko.

Diputatuen Kontseiluak gaur onartu du laguntza deialdi hori, zeinaren bidez lagundu egin nahi baita ikastetxe horiek ekipo modernoak eta merkatuaren eskariari egokitutako prestakuntza izan dezaten. Azken xedea da ikasle horiek kalitatezko prestakuntza eduki dezatela, eta, ondorioz, lanpostu bat lortzeko aukera gehiago izan dezatela beren ikasketak bukatzean.

Laguntzak, guztira, 90.117 euro izango dira. Dirulaguntza gehiena (ia 84.000 euro) Gasteizko eta Arabako beste herri batzuetako, hala nola Murgia eta Amurrioko, Lanbide Heziketako ikastetxeetako inbertsioetarako izango dira, eta gainerako diru kopurua (6.309 euro) arautu gabeko prestakuntzako ikastetxeetarako.

Dirulaguntza horiei esker egingo den inbertsioa dirulaguntza bera baino handiagoa da (ia 125.000 euro), dirulaguntzak aurrekontuaren % 80ko muga baitauka.

Diruz lagunduko den ekipamendua (erostea edo instalatzea diruz lagunduko da) askotarikoa da, ikastetxeetan ematen den prestakuntza arloaren araberakoa.

Hona hemen zenbait adibide: laborategiko tresnak (mikroskopikoak, irabiagailuak eta zentrifugatzaileak eta abar), doitu eta neurtzeko tresnak, ostalaritza ekipoak, askotariko makinak, ordenagailuak, arbel adimentsuak edo desfibriladoreak.

Aldundiak berriz ere diseinatu zituen urte hasieran deialdi honen oinarriak, diruz laguntzeko moduko jardueretatik kentzeko higiezinetako obrak, etorkizuneko langileen kualifikazioa hobetzen benetan lagunduko duten inbertsioetarako erabiltzeko eskura dauden baliabide guztiak.

Baina hori ez da Lanbide Heziketako Arabako ikastetxeen alde egindako ekimen bakarra. Izan ere, Arabako Aldundiak, ikastetxe publikoen Ikaslan elkarteak eta ikastetxe itunduen Hetel sareak lanbide heziketari buruzko informazio eta sustapen kanpaina bat sustatu dute urte honetan zehar.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate