El Correo

Aldundia ondarearen gaineko zergaren eraberritzea aintzat hartzearen alde ageri da

Arabako Foru Aldundiak adierazi du ados dagoela Arabako Batzar Nagusiek martxoaren 11ko 9/2013 Foru Araua, ondarearen gaineko zergarena, aldatzeko foru arau proposamena aintzat hartzearekin. EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta Mixto-

Irabazi batzarkide taldeek egin zuten proposamen hori. Diputatuen Kontseiluak erabaki du ez jartzea ez eragozpenik ez oztoporik ekimen hori Batzar Nagusietan azter dadin; nahiz eta, akatsik edo hutsunerik hautemanez gero, agerian jarri haiek, Batzar Nagusietan igaro beharreko izapideetan.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate