El Correo

Urriaren 1ean hasiko da ikasleentzako garraio-txartela eskatzeko epea

Datorren urriaren 1ean hasiko da ikasleentzako garraio-txartela eskatzeko epea, hiriko gizarte etxeetako herritarrei laguntzeko bulegoetan.

Ikasleentzako garraio-txartelaren helburua da baimendutako ikastetxeetan matrikulatu dauden ikasleei diruz laguntzea TUVISAren hiri garraio publikoa 2016/17 ikasturtean erabiltzeko, 2016ko urritik abendura bitartean. Hezkuntza Sailaren aurrekontuan 30.000 euroko zuzkidura du.

Gasteizko udalerrian erroldatuta dauden eta baimendutako ikastetxeetan matrikulatu dauden ikasleak baliatu daitezke laguntzez, gehienez 18 urtera arte.

Ikasleentzako garraio-txartelari esker, Eusko Jaurlaritzaren beka duten ikasleek hilean 12 euro ordainduko dute hiri-garraioa erabiltzeko, eta gainerakoek, 20 euro.