Borrar

Irekita dago Arabako Ahalduntze Eskolako jardueretarako izena emateko epea

LAIA Eskolako lehenengo ikastaroa irekitzeko ekitaldia datorren ostiralean izango da Azilun (Iruraiz-Gauna)

i.agote

Miércoles, 28 de septiembre 2016, 00:11

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

LAIA Eskola, Arabako Emakumeen Jabekuntzarako eta Berdintasunerako Eskola, martxan jarri da eta epea ireki du abendura arte Lautadako Kuadrillako herri desberdinetan programatu diren jardueretan izena emateko. Datorren urriaren 5ean hasiko da programazioa, eta herritarrei irekitako hitzaldia kulturartekotasuna eta generoari buruz izango da.

Egun batzuk lehenago, ostiralean, hilak 30, Laia Eskolaren lehen ikastaroa irekitzeko ekitaldia egingo da, 17:00etan, Aziluko gizarte etxean (Iruraiz-Gauna), Arabako Lautadako Kuadrillak azken urteotan antolatu ohi duen Berdintasunerako Eskualde Topaketarekin batera. Jardunaldi horren buru Arabako diputatu nagusi Ramiro Gonzalezek eta Arabako Lautadako Kuadrillaren lehendakari Ana Mª Gorospek jardungo dute. Lehen jardunaldi horretan Euskal Autonomia Erkidegoko ahalduntze eskoletako berdintasunerako zenbait teknikarik beren eskarmentua azalduko dute. Antzezlan bat eta Burgeluko Argia Elkarteak, Burgeluko emakumeen taldea, antolatutako pintxo-pote solidarioa izango dira irekiera ekitaldi horretako azken ekitaldiak.

LAIA Eskola da kuadrillekin, udalekin, mugimendu feministekin eta emakumeen talde eta elkarteekin batera egiten den Arabako Foru Aldundiaren proiektu bat arian-arian Arabako gainerako eskualdeetara ere hedatuko dena, harik eta lurralde historikoko bazter guztietara heldu arte. Eskolaren helburua da emakumeen ahalduntze prozesuak laguntzea, nola gizartean hala bizitza publikoan haien parte hartzea sendotzen duten tresna eta dinamiken bidez. Era berean, berdintasunaren alde ere egin nahi du lan, emakume zein gizonekin, beti ere parte hartzea bultzatuz, irekia izanik eta, batez ere, berdintasunean jardunez.

Lehen ikastaroko egitaratuak, zeina abendura arte programaturiko jarduerez osatua baitago, hauek jasoko ditu: arloko adituekin elkarrizketak, zenbait ikastaro eta lantegi, zineforuma eta La hora violeta irakurketa klub feminista. Hitzaldiak urriaren 5ean hasiko dira Araian, eta lehenengo hizlaria Mondragon Unibertsitateko irakasle Amelia Barquin izango da eta haren hitzaldiaren izenburua Género e Interculturalidad. Hurrengo hizlaria Miguel Lorente Acosta izango da, mediku forentsea eta genero indarkeriarako Espainiako Gobernuko ordezkari ohia. Hark Violencia machista: mitos y falsos rumores izeneko hitzaldia eskainiko du, azaroaren 9an, Dulantzin. Ondorengo hizlaria Bilgune Feministako ordezkari Saioa Iraola Urkiola izango da, zeinak Izena eta izana ezbaian gida praktikoa aurkeztuko duen, Agurainen, abenduaren 14an.

Hiru hitzaldi horiei zenbait esparru jorratzen dituzten beste hiru lantegi gehituko zaizkie, hala nola, coaching lantegia, lana aurkitu edo hobetu nahi duten emakumeentzat (urriaren 11tik aurrera Agurainen), dantza eta mugimendua direla medio beren burua hobeto ezagutu nahi duten eta munduan bere tokia aurkitu nahi duten emakumeei zuzendutako lantegia (urriaren 13tik aurrera, hainbat herritan), nahigabe eta galerei aurre egiteko lantegia (azaroaren 4tik aurrera, Araian). Halaber, La hora violeta irakurketa klub fenimistak urriaren 17an abiaraziko ditu bere jarduerak eta txandaka jardungo da kuadrillako herri desberdinetan. Jarduera asko Gasteizko Ahalduntze Eskolarekin batera egin eta koordinatuko dira.

Lantegietan parte hartzeko, honako hauetan eman daiteke izena: kuadrillako udaletxeetan, 945.301.200 telefonoan eta inskripzioak@laiaeskola.eus helbide elektronikoan.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios