El Correo

Udalak bere hiru etxe funtzionalen kontratua luzatu du, babes-gabezian dauden hogeita hamar umeri arreta emateko

Tokiko Gobernu Batzarrak Pablo Uranga, Txalaparta eta Osasun Iturria etxe funtzionalak kudeatzeko kontratua urte bukaerara arte luzatzea onetsi du; Udalak babes-gabezia larrian dauden 3 eta 18 urte bitarteko hogeita hamar haur eta neraberi ematen die arreta horien bitartez.

Haurtzaro eta Senitarte Zerbitzuaren menpeko etxe horietako bakoitzak 10 leku ditu. Hezitzaile talde batek adingabeen beharrak asetzera bideratzen du bere zeregina; familiekin ere lan egiten du, adingabeek familia biologikoarekin itzultzerik izan dezaten. Hori ezinezkoa gertatzen bada, beste testuinguru alternatibo batzuetan integratzea bilatzen da.

“Haur horiei lagundu nahi diegu, izan ditzaketen gabeziak arindu, eta familiekin itzul daitezen lan egin. Baina hori ez da beti posible; kasu horietan beste aukera batzuk bilatzen ditugu, harrerako familiak, esaterako, edo autonomia pertsonal eta soziala lortzen laguntzen diegu”, azaldu du Gizarte Politiken zinegotzi Peio López de Munainek.

RSE-Arabako Bergizarteratze Institutuak kudeatzen du etxe funtzionalen programa, eta irailaren 31tik abenduaren 31ra bitartean ere arduratuko da zerbitzuaz, 444.933 euroan.

Orobat, Tokiko Gobernu Batzarrak Tomas Zumarraga Dohatsuaren kaleko zainpeko apartamentuak kudeatzeko kontratua luzatu du, urtebetez, eta 373.360 euroan.

Sirimiri Servicios Socioculturales SLk kudeatutako du multzoa, 2017ko irailaren 30era arte; guztira 30 apartamentu dira, gehi eguneko arreta zerbitzua (48 leku) eta jantokia (23 leku).