El Correo

Gasteizek 98.000 euro jarriko ditu Erdi Aroko hirigunean merkataritza dinamizatzeko jarduerak egiten laguntzeko

Udal gobernuak FEDASOC-Erdi Aroko Hiriguneko Elkarteen Federazioarekiko lankidetza hitzarmena sinatzea onetsi du gaur, alderdi horretako merkataritza irudia sustatu eta hobetzeko ekintzak eta programak garatu ditzaten.

Zehazki, federazioak Merkataritza eta Ostalaritza Plan Estrategikoari jarraituz aurkeztutako proiektuari lagunduko dio, zeinak, besteak beste, ekintza hauek aurreikusten baititu: Almendrako Azoka, zinema-txokoak, argazki lehiaketa bat, Kandelen Gaua, Eguberrietako kanpaina, eta merkataritza sustatzeko ekintzak.

Bestetik, Gobernu Batzarrak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarekiko lankidetza-hitzarmena onetsi du, Mendizabala Eraikuntzako Lanbide Heziketako institutuak “Fabrikazio mekanikoko lan osagarriak” prestakuntza-programa eman dezan. Programak 440 ordu iraungo du, eta 30 urtetik beherako gazte langabeei zuzenduta dago; Udalak 35.000 euro jarriko ditu horretarako.