El Correo

Amurrioko Udal Musika Eskolaren eta Vital Fundazioaren arteko akordioa

  • 2016-2017 ikasturterako 249 ikaslek egin dute matrikula Amurrioko Udal Musika Eskolan

Amurrioko Udal Musika Eskolak duela gutxi akordio bat sinatu du Vital Fundazioarekin; akordio horren helburua da Eskolako ikasleek haiek nahi duten musika-tresna jotzen ikasi ahal izatea.

Horretarako, Vital Fundazioak Udal Musika Eskola diruz lagunduko du, kontrabaxu bat erosi ahal izateko. Arabako erakundeak 5.000 euro jarriko ditu musika-tresna hori erosteko, eta zenbateko osora heltzeko falta dena Amurrioko Musika Eskolak berak jarriko du.

Bi erakundeen helburuak bat datoz, eta uste dute musikaren inguruko sentsibilizazioa, hezkuntza, ezagutza, prestakuntza eta dibulgazioa sustatzeak berebiziko garrantzia duela. Horrez gain, adierazi dute “Udal Musika Eskolak jakinarazi duela beste kontrabaxu bat behar duela ikasle gehiagok ikasi ahal izan dezaten eta instrumentu horrek Eskolako orkestran duen presentzia handiagoa izan dadin; horregatik, Vital Fundazioari laguntza ekonomikoa eskatu dio”.

2016-2017 ikasturterako 249 ikaslek egin dute matrikula Amurrioko Udal Musika Eskolan.