Borrar

Gasteizek bi hezkuntza-proiekturi lagunduko die datozen 3 urteetan, bata erosketa arduratsuarekin eta bestea eskola solidarioarekin lotutakoak

sergio eguía

Domingo, 25 de septiembre 2016, 00:27

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Udalak laguntza emango die hezkuntza eta sentsibilizazio bi proiekturi, zeinak SETEM HEGO HAIZEA eta SERSO (San Viator Euskal Herria Elkartasun Zerbitzua) elkarteek aurkeztu baitituzte, garapenerako hezkuntzako zenbait urtetarako proiektuak diruz laguntzeko deialdiaren barruan.

Udal gobernuak gaur ebatzi du deialdia, zeinak 419.920,45 euroko zuzkidura baitu guztira, 2016, 2017 eta 2018rako.

SETEM HEGO HAIZEA elkarteak Zentzuz Kontsumitu: elikatu, erein, erosi eta zaindu proiektua garatuko du. Erosketa arduratsuan eta elikadura burujabetzan interesa duten 20 elkarte eta taldek hartuko dute parte, eta Gasteizko kontsumitzaileei zuzenduko zaie.

SERSOk, berriz, Ikastetxetik Auzora ekimena jarriko du abian: hezkuntza-programa horrek gizartea eraldatzeko ikasketa planak eskainiko dizkie San Viator, Niño Jesús eta San Prudencio ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako mila ikasle baino gehiagori, bai eta 53 irakasleri ere.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios