Borrar

Gasteizek segurtasuna hobetuko du hiriko zazpi lekutan 100.000 euroko inbertsioarekin

sergio eguía

Sábado, 24 de septiembre 2016, 00:11

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Udalak ia 100.000 euro inbertituko ditu udalerrian segurtasuna hobetzeko lanak egiten. Tokiko Gobernu Batzarrak gaur goizean onetsi du lan horiek egiteko kontratazio-dosierra; leku hauetan esku hartuko da: Oto hiribidetik, Bremen kalera doan sarbidea hobetzea, Jacinto Benavente-Florida, Elorriagako atea, Praga oinezkoentzako pasabidea, Iruñea eta Baiona kaleen arteko bidegurutzea, Giza Eskubideen eta Ilustrazioaren hiribideen arteko biribilgunea, Lasarteko atearen eta Maite Zuñiga kalearen arteko bidegurutzea, Mediterraneoaren hiribidearen eta Aretxagako Gazteluaren kalearen arteko bidegurutzea

Mugikortasun mahaiak landu du zerrenda hori, bide-segurtasunarekin zerikusia duten zenbait sail eta zerbitzutako langileek Udaltzaingoa, IGI, Espazio Publikoaren Zerbitzua eta TUVISA antzemandako alderdiak aintzat hartuz. Baita hiritarrek ere Udalera ekarri dituzten kezkak ikusita. Udalak, bere zerbitzuen bitartez, alor horretan dauden beharrak antzematen ditu, eta mugikortasun mahaiak lehentasuna ezartzen du. Inbertsio horrekin oinezko, txirrindulari eta gidarientzat nahiz mugikortasunarekin zerikusia duen edonorentzat hiriak hiri seguru gisa sendotzen jarrai dezan nahi dugu, nabarmendu du Gorka Urtaran alkateak.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios