Borrar

'Fail Again, Fail Better' erakusketak hartuko du Montehermosoko lehen solairua azaroaren bukaerara arte

Gert Voor in’t Holt-en lana proiektu artistikoen 2016ko deialdiaren barruan aukeratutako hiru lanen artetik jendaurrean aurkezten den lehena da

sergio eguía

Sábado, 24 de septiembre 2016, 00:10

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estíbaliz Cantok eta Voor int Holt argazkilari gasteiztarrak holandarra jatorriz aurkeztu dute gaur goizean erakusketa, zeina irailaren 23tik azaroaren 20ra arte ikusi ahalko baita Montehermoso kulturuneko lehen solairuan.

Fail Again, Fail Better da proiektu artistikoen 2016ko deialdiaren barruan denboraldi honetan erakutsiko diren hiru lanen arteko lehena. Gaur egungo gizakiaren egoera korapilatsua islatzen du, era guztietako indar eta koiunturek ezartzen baitituzte haren bizitzaren ildoak, horietan eragiteko edo jarduteko ia aukerarik ez duelarik.

Gert Voor int Holt argazkilaria da egilea, holandarra jatorriz eta Gasteizen 80ko hamarkadaren amaieraz geroztik kokatua. Haren hitzetan, Arrakastarekiko immune bihurtzea, arrakastatsua izateko gogoa alde batera uztea, berez, erresistentzia mota bat da; funtsezkoa ez denari eta mehatxua dakarren orori aurre egitea, horretarako behar den guztiarekin, bai arlo materialari bai bizitzaren alderdi sozial eta espiritualei dagokienez (hala nola poesia eta irudikatzeko eta sortzeko beharra) arnasa hartzea bezain funtsezkoa da.

Proiektu artistikoak diruz laguntzeko laugarren deialdia izan da aurtengoa. Cantok azaldu duenez, deialdiaren helburua da tokiko artisten lan plastiko, ikus-entzunezkoen edo diziplinartekoak ezagutaraztea, proiektuen produkzioa eta zabalkundea bultzatuz. Horregatik erantsi du Kulturako arduradunak aurkezten dugu gaur 2016an hautatutako hiru proiektuen arteko lehena.

Bisita gidatuak izango dira ostiraletan, 19:00etan, eta larunbatetan, 12:00etan. Gainera, Hiri Hezitzailea programaren barruan ikasleentzako bisitak antolatuko dira asteartetik ostiralera bitartean, 10:00etatik 13:00 etara.

Cantok nabarmendu duenez, aurten zenbait alderdi hobetu dira, artista taldeen eskariz, esaterako, proiektu gutxiago aukeratzea, artistak jaso dezakeen diru-kopurua 4.000 eurotik 6.000 eurora igo ahal izateko; gainera, ordainsarien kontzeptuan ematen dira, aspaldiko eskaera bati erantzunez, alegia, profesionalizatzen lagunduz. Hobekuntza horiei esker, 2015ean aurkeztu ziren 22 proiektuetatik 2016an aurkeztutako 62etara igaro gara, hau da, arrakasta erabatekoa.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios