El Correo

Gorbeiako oreinen orroaldia ikusteko bisita gidatiak antolatu ditu Arabako Aldundiak

Arabako Foru Aldundiak bisita gidatuak eskainiko ditu lehendabiziko aldiz Gorbeiako parke naturalean oreinen orroaldia ikusteko. Aurten, denetara hiru ikustaldi antolatuko dira, 15na pertsonako talde murriztuetan, ostiral honetan, irailaren 23an, datorrenean, irailaren 30ean, eta urriaren 1ean.

Alde horretatik, Jose Antonio Galera Ingurumen Saileko foru diputatuak nabarmendu duenez, "natura ondarea eta biodibertsitatea hobeto zaintzeko tresnarik onena haiek ezagutzea da".

Horrela, jarduera honetan parte hartzen dutenek oreinen birsorkuntza portaera ikusi ahal izango dute berezko begiraleku batetik, espezializatutako gidariek lagundurik. Ikustaldia hamar kilometroko ibilbide batean egingo da eta lau orduko iraupena izango du. Horrez gain, Ingurumen Sailak material optiko espezializatua eskainiko die parte hartzaileei.