El Correo

EH Bilduk Durango-Gasteiz autobus linea berriaren atzerapena salatu du

  • «Pasa den udarako hobetzeko konpromisoa hartu zuen Arabako Foru Aldundiak baina ez du bete»

EH Bilduk Durango-Gasteiz autobus linea berria ezartzeko atzerapena salatu du. Arabako Foru Aldundiak hartutako konpromisoak bete ez dituela salatu dute. "Pasa den udarako hobetzeko konpromisoa hartu zuen Arabako Foru Aldundiak baina ez du bete". Era berean, Durango eta Gasteiz lotzen dituen garraiobide publiko bakarrak erabiltzaileen beharrak eta kalitatea bermatu behar dituela azpimarratu dute.

Egoera honen aurrean, kexen berri ote duen jakiteko EH Bildu Arabak galderak egingo dizkio Garraio Foru Diputatuari. Horrez gain, neurririk hartu den edo zigorrik ezarriko zaion jakin nahi du EH Bilduk. “Durango eta Gasteiz lotzen duen autobus linea honetan asko dira kexak eta egin beharreko hobekuntzak premiaz egin behar dira garraio publikoa eta kalitatekoa bermatuta izan behar dutelako erabiltzaileek eta zoritxarrez, gaur egun eskaintzen den zerbitzua parametro horietatik oso urrun dago”, esan du Iñaki Ullibarrik, EH Bilduko batzarkideak.