El Correo

Kilometroak eta Nafarroa Oinezera joateko autobusa irtengo da Laudiotik

Bergaran urriaren 2an ospatuko den Gipuzkoako ikastolen aldeko Kilometroak jaia joateko bus zerbitzua eskainiko du Euskara Arloak. Goizeko 10:00etan izango da irteera institutuko autobus geltokitik eta itzulera, 19:00etan. Txartelak 7 euroren truke salduko dira irailaren 29 arte. Bestalde, Vianan urriaren 16an egingo duten Nafarroa Oinezera joateko busak ere antolatuko dira. Egun horretan autobusa 9:00etan irtengo da eta 18:30ean itzuli. Txartelak, kasu honetan, 9 euroren truke salduko dira urriaren 13 arte.

18 urtetik beherakoek udaletxean eskatutako eta guraso edo tutoreek sinatutako baimena ekarri beharko dute. Hala ere, 2001ean edo ondorengoetan jaiotakoak nagusi batekin lagunduta joan beharko dira nahitaez.