El Correo

Gasteiz, gazte politiketan erreferentea

  • Udalak, Alcobendas eta Zaragoza hiriekin batera, Murtzia udalari bere esperientziari buruzko informazioa zabaldu dio

Aste honetan, Murtzia Udalaren zinegotziak eta teknikariak Gasteizko Gazteria Zerbitzuarekin jarri dira harremanetan bideo konferentzia bat egiteko eta Gasteizko Gazte Planari buruzko informazioa jasotzeko. Bertan, Murtziako hiru zinegotzi eta hiru teknikari egon dira eta Gasteizko Udalaren partetik, Iñaki Prusilla, Gazteria arloko zinegotziak eta Gazteria Zerbitzuaren teknikariek parte hartu izan dute.

Gasteizko Udalari, beste bi hiriekin batera, Alcobendas eta Zaragozari, laguntza eskatu diote Gazte planetan erreferente moduan, azken urteetan pilatutako esperientziagatik. Murtzia momentu hauetan Gazte plana martxan jartzear dago, Gazteriari buruzko beste proiektuak (bai informazioaren arloan, sormenaren arloan, bai ekipamenduetan, bai Europako mugikortasunaren arloan) aktibatu eta gero.

Murtziako Udalak bere Gazte Plana egiten duen bitartean kontaktuak jarraituko dira eta Gasteizko Gazte Planak bere laguntza eta esperientzia eskainiko ditu.