El Correo

Garrastatxu Kultur eta Jolas Elkarteak bi jardunaldi antolatu ditu Baranbio eta Altubeko lubakiak bisitatzeko

Baranbioko Kultur eta Jolas Elkarteak bi irteera antolatu ditu herri honen eta gure arbasoen historiaren lekuko mutu diren Baranbioko (Parakurze) eta Altubeko lubakiak bisitatzera joateko. Parte hartu nahi duenak aipatu elkartearen egoitzara etorri beharko du ibilaldiaren egunean. Egoitza, hain zuzen ere, herri horretako elizaren ondoan dago.

HITZALDIAK ETA MARTXA

Irailak 24, larunbata

Baranbioko lubakira bisita (Parakurze).

• 09:00 Jardunaldien aurkezpena Garrastatxu elkartearen txokoan (Baranbioko elizaren ondoan).

• 09:30 Ibilaldiari ekitea, Parakurzeko lubakia bisitatzeko.

• 12:30 Garrastatxuko ermita bisitatzea.

• 13:30 Baranbiora jaistea.

Ibilaldiaren luzera osoa: 6 km, zailtasun ertaina.

Irailak 25, igandea

Altubeko lubakietara bisita.

• 09:00 Amarrogineko aparkalekuan elkartzea (Urkillu eta Ziorragako ordainlekutik 1 kilometrora, baserria igaro ondoren).

• 09:30 Iristea eta Mendizorrotzen posizioari buruzko hitzaldia. Bertan, betoi armatuzko 4 metrailadore-habia, lubakia eta lehergailuen aurkako babesa daude. Nahi duena Amarrogineko aparkalekura itzul daiteke.

• 10:30 Altubeko (Burbona) posizioetara igotzea eta haiek bisitatzea. Ondoren, Garrastatxura heltzea. 12 kilometroko ibilbidea.

• 14:30 Garrastatxuko ermitara heltzea. (Komenigarria litzateke autoa Garrastatxun uztea; izan ere, Amarroginera heltzeko 4 km egin behar dira menditik).

ANTOLATZAILEA: Garrastatxu Kultur eta Jolas Elkartea.

LAGUNTZAILEA: Baranbio eta Huntzgorriko Administarzio Batzordeak.