El Correo

Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak 59.000 euro bideratuko dituzte, Sirian gerraren biktima diren familiek ogia izan dezaten

Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak Larrialdietarako Arabako Funtsaren 59.000 euroko partida bat onartu dute Hassakehn, Siriako ipar-ekialdeko probintzietako batean, elikagaiak banatzeko. Ogia banatzean datza laguntza, eta zeregin hori Ekintza Gosearen Aurkako GKEaren ardura izango da. Espero da laguntza 10.000 errefuxiatu eta dagoeneko bost urte eta erdi dirauen gerrak zuzenean kaltetutako pertsona ingururi heltzea.

Arabako erakundeek gizarte laguntza hori abiatu dute Ekintza Gosearen Aurkako GKEaren proposamena jaso eta Siriako eskualde horretako elikagai segurtasunak nabarmen atzera egin ondoren azken aldian. Hain zuzen ere, ogia banatzea pentsatu da, herri ahulak, zaurgarriak, oso zail baitu oinarrizko elikagaiak eskuratzea.

10.000 pertsona –2.000 familia– inguru izango dira banaketaren onuradun zuzen eta talde ahulenei emango zaie lehentasuna, hau da, haurdunak, edoskitzaroan edo urte bitik beherako umeak dituzten familiei, talde buru emakumeak dituzten familiei, ezinduak dituzten familiei eta inongo laguntzarik jaso ez duten errefuxiatuei. Aurreikusten da eguneko 200 gramo ogi banatzea pertsonako sei hilabetean zehar, alegia, 2.888 anoa eguneko, guztira.