El Correo

Urtaranen gobernuak oniritzia eman dio Miñaoko teknologia parkerako garraioa hobetzeko hitzarmenari

Tokiko Gobernu Batzarrak onespena eman dio Arabako Foru Aldundiaren, Gasteizko Udalaren eta Arabako Teknologia Parkearen arteko lankidetza-hitzarmenari, industrialde horretarako garraio publikoa hobetzeko. Horren bitartez Udalak konpromisoa hartzen du Miñaorako garraio erregularraren finantzaketan ekonomikoki parte hartzeko, urtean 20.000 euroko gehienezko muga jarrita; baita Teknologia Parkeari laguntzeko ere zerbitzua hobetzeko ibilbideak eta egutegiak diseinatzeko, eta garraioa normaltasunez garatzeko beharrezko diren administrazio baimenak errazteko.

Hitzarmen horretan aurreikusten den Teknologi Parkerako autobus lineak bi ibilbide ditu Gasteiztik irteteko (ekialdea eta mendebaldea), eta guztira 15 geldialdi izango ditu hirian zehar, eta beste 8 geldialdi izango ditu teknologia parkera iristeko. Itzuliko ibilbideak eskema berari jarraituko dio.

Maiztasunari dagokionez, zerbitzuaren diseinuak 14 zerbitzu eratu ditu guztira, 07:10etik19:00etara.