El Correo

Inbertsio proiektuak sustatzeko hitzarmena sinatu dute Araba Garapen Agentziak eta CaixaBankek

  • Bi jarduketa eremu sendotu nahi dira: finantza erakundeak baldintza hobeak eskainiko dizkie interesa duten enpresei eta, Garapen Agentziak ahalegina egingo du industria lurzoru eta pabiloi nahikoa

Maria Pilar Garcia de Salazar Araba Garapen Agentziako Administrazio Kontseiluko lehendakariak eta Luis Beltran de Otalor CaixaBank erakundeak Araban duen enpresa zuzendariak bi erakundeen arteko lankidetza hitzarmen bat izenpetu dute ostiral honetan, lurraldeko enpresetan inbertsio proiektuak sustatzeko, lehiakortasuna hobetze aldera.

Akordioaren helburua da CaixaBank finantza erakundeak finantzaketa lerro berezi bat sortzea, enpresa arabarrek Araba Garapen Agentziak eskainitako industria lurra edo pabiloiak erosteko aukera izan dezaten.

Horrez gain, hitzarmenak beste bi jarduketa eremu sendotu nahi ditu. Alde batetik, finantza erakundeak baldintza hobeak eskainiko dizkie interesa duten enpresei eta, bestetik, Araba Garapen Agentziak ahalegina egingo du industria lurzoru eta pabiloi nahikoa, ganorazkoa eta prezio lehiakorrean egon dadin jarduera ekonomikoen esku jartzeko, hala berriak nola daudenak berrituta, enpresa horien guztien lehiakortasuna hobetze aldera.