El Correo

Zirkulazioari ireki da Langraiz Okara A-3308 errepidearen bidez sartzeko bidea

  • Proiektu horrek 1,5 milioi euroko inbertsioa eragin du

Arabako Foru Aldundiko Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Sailak gaur irekiko dio zirkulazioari Langraiz Okara A-3308 errepidearen bidez sartzeko bidea, hilabete eta erdi itxita egon eta gero bide hori egokitzeko. Hala ere, obrek oraindik hainbat aste iraungo dute eta bateragarriak izango dira zirkulazioarekin.

Proiektu horrek 1,5 milioi euroko inbertsioa eragin du, eta horri esker hobetu egingo da Langraiz Okara A-3309 errepidetik sartzeko bidea, ekidin egingo baita Gasteiztik Langraizera (eta alderantziz) doazen ibilgailuak A-2622 errepide zaharreko bidegurutzean gelditu behar izatea. Horrez gain, hobetu egingo da Subillabide industrialderako sarbidea.

Halaber, horren barruan biribilgune berri bat dago, ikastegi berriaren eta kirol zonaren parean, zeina herri arteko zirkulazioaren eta herri barrukoaren arteko lotunea izango baita.

Joan den udaberrian hasi ziren egokitze obrak, eta hori dela-eta zirkulazioa moztu egin behar izan zen abuztuaren hasieran, esku hartzerik handienak egin ahal izateko. Esku hartzeak amaitu dira eta bide zati hori zirkulazioari irekiko zaio gaur, nahiz eta obrak ez diren bukatuko urte bukaera arte.