El Correo

Laudiok Europako Mugikortasun Aseta ospatuko du

  • Kanpaina Laudio Udalak, Latiorroko Jai Batzordearen, Sociedad Ciclista Llodiana, Laudioko Aldaiko Irristaketa Taldea, Spiuk eta Aiarabik laguntzen dute

Irailaren 16tik 22ra Laudiok Europako Mugikortasun Astea ospatuko du. Aurten Aukeratu zure ekonomia bultzatzen duen mugikortasuna lemapean, helburu nagusia oinezko, bizikletazko edo garraio publikozko mugikortasunaren sustapenean oinarrituriko mugikortasun jasangarria bultzatzea du kanpainak, betiere ibilgailu pribatuaren erabileraren kaltetan.

Kanpaina honen barruan, Laudio Udalak, Latiorroko Jai Batzordearen, Sociedad Ciclista Llodiana, Laudioko Aldaiko Irristaketa Taldea, Spiuk eta Aiarabiken laguntzaz, Mugikortasunaren Aldeko Martxa antolatu du datorren igandean, irailaren 18an. Ibilaldia Aldai plazan hasi eta Latiorron bukatuko da, auzoko jaiekin bat eginez.