Borrar

Emakume bertsolarien esperientziak jaso dituen ikerketa bat aurkeztu du Emakundek

Ikerketa egiteko sakoneko elkarrizketak egin zaizkie 35 emakume bertsolariri

sergio eguía

Domingo, 18 de septiembre 2016, 01:13

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Emakunde Emakumearen Euskal Institutuak "Emakume bertsolariak. Ahanzturatik diskurtso propiora" izenburuko ikerketa aurkeztu du asteazken honetan Gasteizen. Gema Lasarte Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) irakaslea izan da ikerketaren zuzendaria, eta lantaldea osatu du Amaia Alvarez Uria, Ana Isabel Ugalde, Pablo Lekue eta Judit Martínez ikerlariekin batera. Ikerketa hau Emakundek urtero genero eta berdintasunaren gaiak lantzen dituzten lanei ematen dizkien hiru beketako baten emaitza da.

Gasteizen egindako aurkezpenean Izaskun Landaida Emakundeko zuzendaria eta Gema Lasarte bera izan dira. Bertan azaldu dutenez, ikerketa egiteko sakoneko elkarrizketak egin zaizkie 35 emakume bertsolariri, eta jardunean dauden 200 bertsolariren informazioa jaso ahal izan da galdetegien bitartez.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios