Borrar
El debate electoral de EL CORREO con los candidatos, en directo a las 11.00 horas

'Vital Araban zehar' programaren 22. edizioa asteburu honetan bukatuko da bost musika emanaldirekin

sergio eguía

Sábado, 17 de septiembre 2016, 00:42

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Vital Fundazioaren "Vital Araban zehar" programak asteburu honetan bukatuko du 22. edizioa, Izarran, Aramaion, Sarason eta Villafrian izango diren bost musika emanaldirekin, Vital Fundazioak prentsa ohar bidez jakinarazi duenez.

Horrela, ostiral honetan, irailaren 16an, 19:00etatik aurrera, Gurasoek abesbatzak emanaldia eskainiko du Izarrako antzokian, eta ordu erdi geroago, 19:30ean, Aramaiora joango da musika, han izango baita Twin Room taldearen emanaldia, Sastiña plazan.

Halaber, larunbatean, hilaren 17an, La Crisis taldeak kontzertua emango du Sarasoko plazan, arratsaldeko 19:00etan, eta Trebiñuko herrira hurbiltzen direnek taldearen errepertorioaz gozatu ahal izango dute.

Azkenik, igandean, irailaren 18an, bi abesbatza kantaldi izango dira, eguerdi aldera. Alde batetik, Andere emakumezkoen abesbatza arituko da Aramaioko elizan, 13:00etatik aurrera, eta bestetik, Dultzinea abesbatza Villafriako elizan izango da, ordu berean.

"Vital Araban zehar" programaren 22. edizioak musika, dantza eta balleteko 83 emanaldi eskaini ditu udan, eta, horien bitartez, 60 herritako (Arabako 58 eta Trebiñuko beste bi) udako kultura eskaintza osatzea izan du helburu Vital Fundazioak.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios