El Correo

Gasteizek omenaldia egin dio ETAk hil zuen Félix Gallego polizia nazionalari

  • Alkateak aitorpena adierazteko xafla bat eman dio biktimaren alabari, eta lore-eskaintza egin da atentatua izan zen lekuan

Gasteizko Udal talde politiko guztiek omenaldia egin diote gaur goizean ETAk 1985ean hil zuen Félix Gallego Salmón polizia nazionalari. Harrera egin zaio familiari udaletxean lehenik, eta ondoren lore-eskaintza haren autoari atxikitako bonba lehertu zen lekuan, Eulogio Serdan kalearen eta Arriagako atearen arteko izkinan, eta minutu bateko isilaldia egin da, biktimaren omenez.

36 urte zituen Félix Gallegok. Santoñan (Kantabria) jaioa zen, ezkonduta zegoen, eta lau seme-alaba zituen. Hilabete gutxi baino ez zituen horietako batek, atentatua izan zenean. Alaba bat presente egon da omenaldi-ekitaldian. Judith Gallegok eskertu egin du omenaldia, eta adierazi du terrorismoaren behin betiko amaiera ikusteko irrika duela, belaunaldi berriek historia-liburuen bitartez baino ez dezaten izan horren berri.

Alkateak, bere aldetik, hauxe adierazi du: “gasteiztarrek gogoan izan nahi dute Félix Gallego, eta ez dute ahaztu nahi gizarte honek ETAren terrorismoaren ondorioz jasan behar izan zuen basakeria.” Era berean, azpimarratu du bakearen eta bizikidetzaren aldeko pausuak ematen jarraitu beharra dagoela. “Biktimen duintasuna eta memoria berreskuratu beharra dago, eta familiei maitasuna, gertutasuna eta elkartasuna adierazi beharra. Vitoria-Gasteiz biktima guztiekin dago.” Ondoren, aitorpena adierazteko xafla bat eman dio alabari