El Correo

Ekintzaileentzako beste sei tailer emango dira Amurrion irailean eta urrian

  • Tailerrak doakoak dira. Dena dela, leku-kopurua mugatua da, eta izena emateko ordenaren arabera beteko dira

Ikusirik ekintzaileen artean harrera ona izan dutela trebakuntza “bizkor” horren aurreko edizioek eta gero eta eskari handiagoa dagoela, eskualdeko udalek beste sei tailer antolatu dituzte elkarrekin, “ekintzailetza-pilulak” direlako formulan oinarrituta. Aiara Eskualdeak koordinatzen du egitasmoa, eta Caja Vital Kutxa Fundazioak laguntzen du diruz.

Lau orduko tailerrak dira, eta helburu dute enpresa-proiektu bat ideia sortzen denetik hasi eta martxan jartzeko izapideak egin arte garatu ahal izateko oinarrizko jarraibideak ematea. Beraz, ikastaro horiek egin daitezke hala ekintzailetza-prozesu osoaren ikuspegi globala barneratzeko nola alderdi zehatzen bat indartzeko (merkataritza, finantzak…). Ildo beretik, topaleku dinamiko bat sortu nahi da, partaideek esperientziak partekatu eta ideiak probatu, hobetu edo sortu ahal izan ditzaten giro atsegin batean, eskualdeko beste ekintzaile batzuekin elkarlanean eta harremanetan arituz.

Tailerretako lehena, “Amets egitera ausartzen zara. Ekintzailetasun potentzialtasunaren ebaluazioa”, irailaren 21ean eskainiko da Amurrion eta bertan ekintzaile izateko motibazioa, ekintzaile izateko persona batek behar dituen trebeziak eta abar landuko dira. Hurrengo tailerra urriaren 11n izango da Amurrion, “Nire produktu/zerbitzuen kostua eta prezioa nola kalkulatu” hain zuzen ere. Enpresa eta negozio baten errentagarritasuna zein bideragarritasuna aztertzeko ezinbesteko gaiak dira hauek eta enpresa proiektu baten azterketa prozesuan zalantzarik handiena sortu ohi dutenak.

Tailerrak doakoak dira. Dena dela, leku-kopurua mugatua da, eta izena emateko ordenaren arabera beteko dira (lehentasuna emango zaie eskualdean bizi diren langabeei).Informazio gehiago lortzeko eta tailer batean edo guztietan izena emateko, Amurrio Bideanekin harremanetan jar zaitezkete, 945891721 telefono-zenbakira deituta edo autoempleo@amurriobidean.org helbidera idatzita.