El Correo

2,7 milioi euro inbertituko ditu Udal Gobernuak ongizate fisiko eta soziala bultzatzeko kirol-programetan

Udalaren kirol-instalazioetan hurrengo bi urteetan gauzatuko diren hainbat kirol-programa bideratzeko kontratu berria esleitu du Tokiko Gobernu Batzarrak, 2,7 milioi euroan —kirol baliagarria, kiroletako hastapena, musikan oinarrituko jarduerak eta kirolaren bidezko mantentze fisikoa lantzeko jarduerak—.

Disport Eki eta Aitekomanagement enpresek garatuko dute programa berria, helburu nagusitzat harturik “parte hartzen dutenen ongizate fisikoa, psikikoa eta soziala ahalbidetzea, eta osasun ohiturak sortu eta bizi-kalitatea hobetzea”, Kultura, Hezkuntza eta Kirol Saileko zinegotzi ordezkari Estíbaliz Cantok azaldu duenez.

Sail berak, informazio- eta komunikazio-hedabideetan hezteko Gasteiztxo programa jarriko du abian, 2016-2017 ikasturteari begira. Horretarako, programa garatzeaz arduratuko den Masteller enpresarekin 141.368 euroko kontratua egitea onetsi du udal-gobernuak.

DLHko eta DBHko ikasleei zuzendutako jarduera da Gasteiztxo. Helburua, hedabideen mundua ezagut dezatela —internet, prentsa, irratia, telebista, publizitatea—, baita horietako bakoitzeko berariazko hizkerak, eta gaitasun kritikoa gara dezatela. Gasteizko 29 ikastetxetako 4795 ikaslek parte hartu zuten programa horretan 2015/2016 ikasturtean.