Hazkundea, energia eta immigrazioa izango dira XIII. Jardunaldi Europarren ardatzak Gasteizen

Jardunaldiak astearte honetan hasi dira, eta, hilaren 30era bitartean, hainbat arlotako adituak zenbait gairi buruz arituko dira

SERGIO EGUÍA

Europaren Sustraiak Elkarte Kulturalak XII. Jardunaldi Europarrak antolatu ditu Gasteizen, Vital Fundazioarekin elkarlanean, "Hazkundea, energia eta immigrazioaren batuketa: Erronka handiak Europa berriarentzat" izenburupean. Jardunaldiak astearte honetan hasi dira, eta, hilaren 30era bitartean, hainbat arlotako adituak zenbait gairi buruz arituko dira, besteak beste, geraldi ekonomikoari, errefuxiatuen krisiari, Europar Batasuneko apurtze arriskuari, Brexit delakoari edo arlo energetikoan behar den koordinazioari buruz.

Horrela, antolakuntzako iturriek jakinarazi dutenez, asteartean, irailaren 13an, Isabel González de Langarica Europaren Sustraiak elkarteko presidenteak jardunaldiak aurkeztuko ditu. Guztira hamar hitzaldi izango dira, Vital Fundazioaren Luis de Ajuria aretoan egingo dira, Gasteizen, 19:00etatik 21:00etara.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos