El Correo

Euskararen gala Laudion

  • Urriaren lehenenan izango da Euskal Jaia

Laster, urtero bezala, euskal merkatarien gala egingo dugu, merkataritza planean zaudetenoi eskerrak emateko, eta aurten laugarren urtea izanik bazkari goxo bat prestatuko dizuegu. Zeru Txiki Txokoan izango da irailaren 30ean, ostiralean, Euskal Jaiko bezperan, 14:00etan, eta

10 euroan menu ezin hobea izango dugu Pruden Aldaiturriaga sukaldari laudioarrak prestaturikoa. Bazkarirako izena eman eta txartela erosteko irailaren 12tik 27ra gure ohiko telefonora deitu besterik ez duzue egin beharko: 662303756. Gu geu bertaratuko gara zuen denda edota enpresetara eta eramango dizuegu txartela. Egun horretan goizago etorri nahi duzuenontzat, 13:30etatik aurrera txokoan egongo gara. On egin!