El Correo

Foru Aldundiak 1,2 milioi euroan esleituko du Laudioko "Casino" eraikinaren zaharberritze integralaren lizitazioa

Diputatuen Kontseiluak gaur atera du lizitaziora Laudioko Lamuzako parkeko"Casinoaren" zaharberritze integralaren proiektua, bere jatorrizko egoerara itzularazteko eta erabilera publikorako berreskuratzeko. Erabakiak 1,2 milioi euroko gehienezko aurrekontua ezarri du, eta zortzi hilabeteko epea gauzatzeko.

Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saila da proiektuaren arduraduna, eta zaharberritze zientifiko bat egingo du, eraikina XX. mendearen hasieran diseinatu zuen arkitektoaren planoetan oinarriturik. Izan ere, burdinazko, zurezko eta igeltsuzko elementu apaingarriak erreproduzituko ditu, oraindik ere irauten dutenak.

Kontratuaren esleipena aurtengo udazkenean egingo da, eta obrak urte amaiera baino lehen hasiko dira.